Estetika
Gaur egun gure irribiarrea polita eta distiratsua bihurtzeko tratamentu desberdinak ditugu.
– Konpositezko karilak:
Zer dira? Gure aurreko hortzak ez zaizkigunean gustatzen, hauek politako bihurtu ahal izateko, hauen gainean konposite izeneko materiales egindako karilak jartzen ditugu. Honek duen abantaila, hortza ez dugula preparatu behar, eta ez dugula hortz materialik galtzen.
– Zeramikazko karilak:
– Zer dira? Gure aurreko hortzak ez zaizkigunean gustatzen, hauek politako bihurtu ahal izateko, hauen gainean laborategian egindako zeramikazko karilak jartzen ditugu. Hauek duten desabantaila: Hortza prestatu behar dugu, beraz, osasuntzu dagoen hortz materiala kendu behar izango dugu. Abantaila: Oso erresistenteak.
– Zuriketak: Gure hortzak ilunak ikusten baldin baditugu, hauen kolorea arguitzeko, zuriketak ditugu hau konpontzeko.
Bi zuriketa mota ditugu:
Kanpokoa:
Gel berezi bat hortzen gainean jartzen da eta hortzak argitzen dira. Hau hortzak bizirik daudenean egiten da.
Emaitza oso onak lortzen ditugu denbora gutxitan, eta oso erreza da.
Barruko:
Teknika konplexuagoa da, hortz desbitalizatuetan egiten delako, eta produktu berezi bat hortzaren barruan jartzen pixkanaka pixkanaka hortza argitzen doa.
Emaitzak batzutan ez dira hain onak, baina gehienetan bai.
– Metal gabeko koroiak: Gaur egun, aurreko hortzetan metal gabeko koroiak erabiltzen ditugu hortz berriei aspektu naturalagoa eman ahal izateko. Hauen barruan baditugu: zirkoniozko koroiak, e-max…